HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 28

Aldi hartan, Jesusek egiten zituenengatik txundituta zeuden guztiak. Hark esan zien ikasleei: «Hartu ongi gogoan hitzok: “Gizonaren Semea gizakien esku utziko dute”». Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; ilun gertatzen zitzaien, eta ez ziren esanahiaz jabetzen; galdetzeak, berriz, beldurra ematen zien.

Lukas 9, 43b-45.

Askatasuna biziki estimatzen dugu. Nork geratu nahi du gizakien (besteen) esku? Gaitzesgarria iruditzen zaigu. Gure testuinguruan, askatasunaren esanahi nagusienetakoa besteen loturetatik libre geratzea da.

Ikaragarria da Jainko hau! Gizakien esku geratzea erabakitzen du!

Giza historiaren eskarmentuari so eginda, gizakien esku horiek ez dira batere fidagarriak. Jesusek bazekien.

Jesus askea zen gizakien eskuetatik alde egiteko, baina kontrakoa erabaki zuen, munduarekiko eta bere buruarekiko askatasun itzela erakutsita.

Askatasunaren esanahi hori iluna da gizakiontzat, are Jesusen jarraitzaileentzat ere, eta beldur ematen du.

Noraino ailegatzen da gure askatasuna?

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. bai hitz gordinak, LUZIO, baina horrela da kristau bidea, askatasun bidea?

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.