HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Irailak 26
Aldi hartan, jakin zuen Herodes agintariak gertatzen zen guztia, eta zer pentsatu ez zekiela zegoen. Batzuek Joan Bataiatzailea hilen artetik piztu zela zioten; beste batzuek Elias profeta agertu zela; beste zenbaitek, berriz, antzinako profetaren bat piztu zela. Herodesek, ordea, honela zioen: «Joani neuk moztu nion lepoa. Nor da, beraz, hau, horrelakoak entzuten baititut honi buruz?». Eta Jesus ezagutzeko egokiera bila zebilen.
Lukas 9, 7-9.
Herodesentzat Jesus esanguratsua zen. Jesusen presentziak Herodesen jakin-mina piztu zuen: “Jesus ezagutzeko egokiera bila zebilen”.
Hala ere, Herodesek ez zuen Jesusi jarraitzeko inolako intentziorik. Herodesen jakin-mina kuxkuxero batena da, gaur egun mugikorreko pantailan berriak eta berrikeriak gainbegiratzen diren bezala. Jesus munduko ikuskizunaren parte bitxia baino ez zen Herodesen bizitzan.
Jesus ezagutzeko motibazio horrek, paradoxikoki, ezindu egiten du Jesus ezagutzea.
Ebanjelioko beste pasarte batean esaten den bezala, ez da nahikoa Jesus esatea Jesus ezagutzeko eta haren jarraitzaile izateko (Mt 7, 21-23); haren hitza betetzeko gogo osoa izan behar da.
Zer bilatzen dugu Jesusengan?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments