HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 18

Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Zeinekin konparatuko nuke gizaldi honetako jendea? Zeinen antzekoa da? Plazan eserita dauden haurren antzekoa da, honela oihu egiten baitiete batzuek besteei: “Soinua jo dizuegu, eta zuek dantzarik ez; hiletak jo, eta zuek negarrik ez”. Izan ere, etorri da Joan Bataiatzailea, ogirik jaten eta ardorik edaten ez duela, eta deabruak hartua dagoela diozue. Etorri da Gizonaren Semea, jaten eta edaten duela, eta hau diozue: “A zer tripazaina eta mozkorra, zergalari eta bekatarien adiskidea!”. Baina hura onartu dutenek arrazoi eman diote Jainkoaren jakinduriari».

Lukas 7, 31-35.

Eta zer esango liguke gaur Jesusek guri? Norekin konparatuko luke gaur egungo gizaldiko jendea?

Gure gizarteari begira transzendentziari hurbiltzeko beharra modu askotara garatzen dela esango nuke. Batzuk ez dute horren beharra sentitzen, arrazionaltasunari eta zentzumenen bidez lortutako informazioari heltzen diotelarik egi bakarra bezala. Beste batzuk ekialdeko diziplina eta erlijioetan oinarritutako moduekin lortzen dute gorputza, unibertsoko energiak edo bere espiritualtasuna bideratzeko erantzunak bilatzea bizitza arrunta gainditzen duenarekin konektatzeko.

Guk, Elizako kideok, hustutako elizetan eta gizartearen ehuneko gero eta txikiagoa garelarik, erantzun egokia eman nahi diogu Jesusi: soinua joz alaitasunez bizitzera gonbidatzen gaituen Jesusi, ogiaren bidez Bera eskainiz gu ere anai-arrebei ematera gonbidatzen gaituen Jesusi, Berari begiratuz eta bere hitza entzunez gure asmo, lan, jarrera eta hitzak bereak bezalakoak izatera gonbidatzen gaituen Jesusi.

Jesusek guri egingo liguken epaiari beldurrik izan gabe, zer egin dut nik Kristorengatik? Zer egiten dut Kristorengatik? Zer egingo dut Kristorengatik?

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude