HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 17

Aldi hartan, Nain izeneko herrira joan zen Jesus, bere ikasleak eta jende asko lagun zituela. Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra, zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin. Hau ikustean, errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion: «Ez egin negarrik!». Hurbildurik, hilkutxa ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu egin ziren. Orduan, esan zuen: «Gazte, zuri diotsut: jaiki!». Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari eman zion. Beldurrak hartu zituen denak eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Profeta handia sortu da gure artean». Eta beste hau ere bazioten: «Bere herria salbatzera etorri da Jainkoa». Judean eta inguruko lurralde guztian zabaldu zen gertaera honen berria.

Lukas 7, 11-17.

Jesus errukitu egiten da pasarte honetan seme bakarra hil zaion alargunaren mina ikustean. Hau da gure Jainkoaren izaera: gure saminaren aurrean gure alde egitera eta gure ondoan egotera bultzatua denarena. Maitasuna da gure Jainkoa eta ezin du besterik egin, maitatzea baino.

Jainkoa da, bere erabateko maitasunetik eta askatasunetik sortutako ekimenetik, bere grazia onartzeko komentzitu nahi gaituena. Jainkoa da gu salbatzera datorrena bere sakoneko izaeran sortutako maitasunaren energia eta mugimenduak bultzatuta.

Zenbaitetan kosta egiten zaigu konturatzea Jainkoa prestuago dagoela bere osotasunean guri emateko, guk hura jasotzeko baino. Jainkoari begira bizitzea ez da gure giza askatasuna eta autonomia galtzea, ez da behar bat sortzea eta honek lotzen gaituela sinistea, baizik eta gure gizalegean sakontzea eta erraietaraino sartzea konturatzeko sakonenean ere, Jainkoaren maitasuna topatzen dugula.

Agian momentu txarretan bereziki sortzen zaigu Jainkoarengana aurpegia jiratzeko beharra, baina izatez maitasuna dena hor izango dugu txarrean eta onean.

Jauna, lagun gaitzazu gure izaerakiko leialago izaten eta zure maitasuna topatzen eta aitortzen zintzo uneoro.

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.