HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Irailak 7

Behin batean, larunbatez gari-soroetan barna zihoan Jesus. Eta ikasleak galburuak moztu, eskuetan aletu eta jaten ari ziren. Fariseu batzuek esan zieten: «Nolatan ari zarete larunbatez zilegi ez dena egiten?». Jesusek erantzun zien: «Ez al duzue irakurri Davidek egin zuena, bera eta beraren lagunak goseak gertatu zirenean? Jainkoaren etxean sartu eta, Jaunari eskainiriko ogiak hartuz, jan egin zituen, eta bere lagunei ere eman zizkien, legez apaizek bakarrik jan zitzaketen ogiak izanik». Eta esan zien: «Gizonaren Semea larunbataren nagusi da».

Lukas 6, 1-5.

Jesus bere garaiko legeak ezagutu zituen. Eta bete. Legea betetzera etorri zen, burutu arte. Jesusentzat benetako bizia sustraietan dario. Legeak bere sustraian Jainko sortzailearen legea du. Jainko sortzailearen legeak sorkundea du helburu. Sortutako guztia Jainkoaren irudira murgilduta izatea, alegia. Era askotako legeak ezagutzen ditugu eta sortu ditugu. Arlo ezberdinak antolatzen dituzten legeak: gure burua antolatzeko, gizarteak, planeta… Legeak ez du beste betebeharrik, izana duen orok bere betetasuna lortzea baino. Gosearen aurkako zenbat lege egin ditugu? Ze eratako goseak asetzen dituzte? Noren goseak geratzen dira ase gabe? Gizakumeak gosez hiltzen diren mundu batek, legeak betetzen dituela aitor dezake?

Marixabel Albizu

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude