Aita Gurea beste aldetik

2024 Ira 2
Lurrean zauden nire seme-alaba,
zure bizitza
nire izenaren islarik onena izan dadila.
Sar zaitez nire erreinuan
ematen duzun urrats bakoitzean,
hartzen duzun erabaki bakoitzean,
laztan eta keinu bakoitzean.
Eraiki ezazu zuk nire partez, eta nirekin.
Hori da nire nahia,
lurrean eta zeruan.
Hartu eguneroko ogia
pribilegio eta mirari bat dela
jakinda.
Barkatzen dizkizut zure akatsak.
zure erorketak, zure hutsegiteak,
baina egizu zuk gauza bera
zure anai-arreben hauskortasunarekin.
Borroka ezazu jarraitzeko
bide zuzena bizitzan
ni zure ondoan egongo naizelarik,
eta ez izan beldurrik
gaitzak ez duela zure bizitzan izan behar
azken hitza. Amen.

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude