HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 17

Aldi hartan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gainean eskuak ezarri eta otoitz egin zezan; ikasleek, ordea, haserre egiten zieten. Jesusek esan zien: «Utzi haurrei nigana etortzen, ez galarazi, horrelakoena baita zeruetako erreinua». Eta, haurrei eskuak gainean ezarri ondoren, joan egin zen handik.

Mateo 19, 13-15.

Txiki eta ezerezaren aiduru, maitasunezko errukia aieru, enbarazu eta eragozpen besterik eragiten ez dituztenen alde, eskuak luzatu, ezarri eta otoi hitz egin: Jainkoak benedika haitzala!

“Zorionekoa hi bihotz eta gorputz behartsua, hik duk-eta Jainkoa lagun.”
”Zorionekoa hi negarrez hagoena, hi hau-eta Jainkoak kontsolatuko.”
“Zorionekoa hi bihotz gozokoa, hi haiz-eta Jainkoak hitzemandako kolkoaz jabetuko.”
“Zorionekoa hi bihotz-garbia, hi hau-eta Jainkoak maitatuko.”

Poz hadi eta alai, duintasuna aitortzen duen esku-txera ona gaur ezagutu duk-eta.

Juankar Olaeta

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude