HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Abuztuak 13
Une hartan, hurbildu zitzaizkion ikasleak Jesusi eta galdetu zioten: «Nor da handiena zeruetako erreinuan?». Jesusek, haurtxo bati deitu, haien artean jarri eta esan zien: «Benetan diotsuet: Aldatu eta haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko zeruetako erreinuan. Beraz, bere burua haur honen antzera apaltzen duena, hori da zeruetako erreinuan handiena. Eta honelako haur bat nire izenean onartzen duenak Ni onartzen nau. Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako inor gutxietsi! Zeren, egia esan, hauen aingeruak zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten ari baitira etengabe zeruan. Zer deritzozue? Gizon batek ehun ardi baldin baditu eta bat galtzen bazaio, ez al da laurogeita hemeretziak mendian utzi eta galdutakoaren bila joango? Eta aurkitzen badu, benetan diotsuet, poz handiagoa izango du bakar harengatik, galdu ez diren laurogeita hemeretziengatik baino. Era berean, zeruko zuen Aitak ez du nahi txiki hauetako bat ere galtzerik».
Mateo 18, 1-5. 10. 12-14.
Haurra, emakumearen, atz-herrikoaren antzera, han-sasoian nor-izate juridikorik gabekoak…, apal-dua(k), zapal-dua(k), zanpatuak, ukatuak, errefusatuak, gizonak (uler bedi giza-txarrak) baliatzeko baliobarikoak, txiki-tuak, gutxi-etsiak…, baina Aita/Abba-ren aurpegiaren isla gardena, euren ezerezean Jainkotasunaren mirakuluzko mirail, eredu, horra hor handitasunaren distira eta poza!
“Bilboko zimaurtegian
lore bat
aurkitu nuen”
(Harri eta Herri, Bigarren Partea, Q. Gabriel Aresti)
Hustu beharrrez, harroari putza, horra Jesuren arrapostu hutsa!
Zein ote dabil galdurik?
“Nik ere
badut
nire egia,
eta bankero jaunarenak
bezainbat
edo baino gehiago
balio du”
(Harri eta Herri, Hirugarren Partea, K. Gabriel Aresti)
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments