HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 2

Aldi hartan, Jesus bere herrira joan zen eta irakasten ari zitzaien sinagogan. Jendeak, harriturik, hau zioen: «Nondik du honek horrelako jakinduria, eta nondik mirari horiek? Hau ez al da, ba, arotzaren semea? Honen amak ez al du izena Maria, eta honen anaiek Santiago, Jose, Simon eta Judas? Eta honen arrebak ez al dira gure artean bizi? Nondik du, beraz, honek hori guztia?». Eta ezin zuten sinetsi harengan. Jesusek esan zien: «Profetari edonon ematen diote ohore, bere herrian eta etxean izan ezik». Eta, haien sinesgogorkeriagatik, ez zuen han mirari askorik egin.

Mateo 13, 54-58.

Gure eskemetatik irteteko, eskema horietan sartzen ez den zerbaitek jo behar gaitu. Nazareteko biztanleek hasieran harriduraz ikusi zuten Jesusek zekien guztia eta egiten zituen mirariak; baina, berehala, beren eskemetan sartu zuten: «gauza harrigarriak egin ditu, baina nor den badakigu, nola izango ote da gure betiko Jesus Jainkoaren profeta? Tira, tira…». Gizakiok segurtasun beharra dugu eta ulertzen ez dugun zerbaitekin topo egiten dugunean azalpenak lortzen saiatzen gara. Batzuetan azalpen horiek ez dira nahikoak, eta hor izugarrizko bihotz berritze aukera eman daiteke. Benetan Jainkoaren esperientzia izateak benetan lekuz kanpo utz gaitezke, eta lekuz kanpo geratze huts horrek gure pentsamolde zurruna alde batera utzi eta begiak ireki diezazkiguke.

 

Jokin González de Chávarri

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Iruzkina oso iradokiorra iruditu zait. Eskerrik asko!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude