HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abuztuak 1

Aldi hartan, esan zion Jesusek jendeari: «Zeruetako erreinuarekin itsasora bota eta mota guztietako arrainak biltzen dituen sarearekin bezala gertatzen da. Beterik dagoenean, bazterrera ateratzen dute eta, eseririk, onak saskira biltzen dituzte eta txarrak kanpora botatzen. Horrela gertatuko da munduaren azkenean: aingeruak etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiziko dituzte eta su-labera botako. Han izango da negarra eta hortz-karraska!». Jesusek galdetu zien ikasleei: «Ulertu al duzue hau guztia?». «Bai», erantzun zioten. Eta Jesusek: «Beraz, zeruetako erreinuko ikasle egin den lege-maisua, bere altxorretik zaharrak eta berriak ateratzen dituen etxeko jaunaren antzekoa da». Jesusek, parabola hauek amaitu zituenean, alde egin zuen handik.

Mateo 13, 47-53.

Itsasoan bizi den arraina aske bizi da. Inguruan arriskuak daude, noski, baina alde batetik bestera ibil daiteke inolako oztopo berezirik gabe. Jainkoak horrela egin du gizakia: jaiotzatik aske, bere bizitzarekin zer egingo duen erabakitzeko gai. Askatasun hori ez da edonolakoa, amaieran Jainkoak gizakiari bere askatasuna zertarako erabili duen galdetuko baitio. Besteari on egin al dio? Pertsona bezala hazten eta hobetzen saiatu al da? Zuzentasunez jokatzen saiatu al da? Bukaeran aurkituko dugunak gure ekintzekin zerikusia izango du, eta gu gara ekintza horien erantzule.

Jokin González de Chávarri

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude