HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 31

Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Zeruetako erreinuarekin soroan ezkutatua dagoen altxorrarekin bezala gertatzen da. Norbaitek, aurkitzen duelarik, berriro ezkutatu egiten du eta, pozaren pozez joan, dituen guztiak saldu eta soro hura erosten du. Era berean, zeruetako erreinuarekin, harri bitxi bila dabilen merkatariarekin bezala gertatzen da. Balio handiko bat aurkitzen duenean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten du».

Mateo 13, 44-46

Gaurko ebanjelioa San Ignazioren egunerako egoki-egokia da. Santu azpeitiarra Gaztelako Erreinuko nobleziaren parte zen, eta jende garrantzitsuaren inguruan pasatu zituen bere lehen 30 urteak. Gora nahi handia zuen, eta edozertarako prest zegoen. Hala eta guztiz ere, Iruñeako gudan bortizki zauritua izan ondorengo eriondoan, Jainkoaren esperientzia sakona izan zuen, eta beste bizitza baterako deia egiten ziola sentitu zuen. Hor aurkitu zuen soroan ezkutatutako altxorra: zuen dena alde batera utzi eta erromes bizimodua hartu zuen, beti Jainkoaren Nahia bilatzeko. Urruti samar geratzen zaigun adibidea dela pentsa dezakegu, baina Berri Onaren bizipen erradikala “besterik ez da”.

Jokin González de Chávarri

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (2 oihartzun daude)
L

2 Comments

  1. Egoki-egokia bai. Eskerrik asko! Eta San Ignazio egun zoriontsua denoi!

  2. Gora San Ignazio eta gora mendez mende bizi den bere Lagundia!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.