HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 30
Aldi hartan, jendea agurturik, etxera joan zen Jesus. Orduan, ikasleak hurbildu zitzaizkion, esanez: «Argi iezaguzu soroko irakaren parabola». Jesusek erantzun zien: «Hazi ona ereiten duena Gizonaren Semea da; soroa mundua; hazi ona erreinuko seme-alabak dira; iraka, berriz, gaiztoarenak; iraka erein duen etsaia deabrua da; uzta munduaren azkena, eta uzta-biltzaileak aingeruak. Iraka bildu eta suan erretzen den bezala, hala gertatuko da munduaren azkenean ere. Gizonaren Semeak bere aingeruak bidaliko ditu, eta haren erreinutik bereizi egingo dituzte gaizkileak eta besterentzat gaizpide izan direnak, eta su-labera botako dituzte. Han izango da negarra eta hortz-karraska! Orduan, zintzoek eguzkiak bezala egingo dute distira beren Aitaren erreinuan. Belarririk duenak entzun beza».
Mateo 13, 36-43
Jesusen mezua guztiontzat da, ez du inolako desberdintasunik egiten. Pertsona orok jasotzen du mezu hau, hazi on hau. Aldi berean, deabruaren iraka ere gure barnean hazten da: tentazioak, asmo txarrak, mendeku desirak, inbidiak… Bakoitzari dagokio bi indar horien aurrean zer egin erabakitzea. Pasarte honen amaiera gogorra da: azken epaiketa eta gaiztoentzat su-labea. Baina har dezagun testua alde positibotik: “epai” hori ez da amaierara arte izango, bizi den bitartean ez dago salba ezin daitekeen inor. Ez da inorekin itxaropenik galdu behar. Bizitzan zehar gaizki handiena egin dutenak ere bihotz berri daitezke, eta Jainkoak poz handiz hartuko ditu bere Erreinuan.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
Jesús, itxaropenez bizitzeak bihotza pozten du, eskerrik asko egunero gogoratzeagatik