Milimetro bat baino laburrago (Mt 13, 31-35)

2024 Uzt 29
Proposatzen diguzun erregetzaren haziak
txiki samarrak dira, Jauna,
inguratzen gaituen gaitzaren aldean, behintzat:
gutxi batzuek babesten duten ongizateak
gehienen oinarrizko eskubideak zapaltzen ditu beti;
bakea gauza ederra da,
baina gerrak suntsitzen du etengabe;
hesi izugarriak ipintzen ditugu,
neba‑arreba txikiagoak guganaino ez heltzeko…
Eta gaitz hori bera barruan daramagu guk ere
eta gure inguru txikian zabaltzen dugu.

Zuk diozunez, hala ere,
hazi horietatik sortuko da
guretzat duzun proiektua:
justizia,
bakea,
guztien duintasuna,
neba‑arreben arteko gizartea…
Ahuleziatik indar osoa aterako duzu:
txikienek non bizi eta zer jan izango dute
eta gure inguru txikian
ereiten dugun hazi are txikiagoak
oraldi osoa harrotuko du,
gizartea guztiz aldatuz joango da.

Egia da
hori guztia sinesteko seinaleak
ikusten ditugula noizean behin
eta orduan zure promesa
gerta daitekeela sinetsi ahal dugula.
Eskerrak ematen dizkizugu horregatik
eta mezu hori gogorarazten digutenengatik.
Eskerrak ematen dizkizugu, halaber,
baztertuenen oihuagatik,
haiengan eta haien ahotsez
gure Aita‑Ama izateko
elkarren neba‑arrebatzat jokatzea behar duzula
gogorarazten diguzulako.

Emaguzu argia
seinale horiek bereizteko
eta erein beharreko hazia
mon ea nola erein ulertzeko.

Eta emaguzu konfiantza,
gure ekintza ezin txikiagoek
mundu osoa zure proiekturantz
bultzatzen dutela sinetsi ahal izateko,
aurrerapena
milimetro bat baino laburragoa dela
iruditzen zaigun arren.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.