Euskal Herriko hainbat herritan ospatzen dira Madalenak uztailaren 22an. Beharbada, ospakizunik ikusgarriena Bermeon egiten da. Bermeoko Santa Eufemia zin-eliza historikoa da eta bermeotarrak, agintariak aurretik direla, meza entzutera joaten dira solemnitate handiaz. Gero agintariak eta gonbidatu batzuk Bermeoko portura joaten dira txistulariak aurretik direla. Barku bat hartzen dute eta euren atzetik beste barku eta txalupa ugari abiatzen dira Izaro islararantz ikuskizun ederra eskeiniz. Izaro aurrean, Bermeoko alkate(s)ak, propietatearen ezaugarria den teila bat hartu eta Izaro aurrean botatzen du errafrau hau esanez: “Honaino heltzen dira Bermeoko itaxurak”. Jarraian Izaro gainean ikurriña eta Bermeoko bandera jartzen dute eta gero Elantxobera abiatzen dira. Hara heltzean, hango alkate(s)ak makila eskeintzen dio Bermeokoari eta jai giroan ospatu bazkari eta guzti. Arrastian, Mundakako portura joaten dira. Jarraian Udaletxera eta han ere alkate(s)ak makila eskeintzen dio Bermeokoari, aginte-sinbolo bezala. Azkenik Bermeora bueltatzen dira itsasoz bozina-hotsean eta jai ederra ospatu gau berandurarte. Izaro, Bermeo da legez, baina mito bat sortu zen Bermeo eta Mundakaren artean, Elantxobe epaile zutelarik “balizko” edo ustezko estropada ospetsu haretan. Bermeok irabazi omen zuen. Baina, tira, Madalena jaiak hiru herri eder eta politak elkartzen ditu anaitasun eta jai giroan. Orioketa!
0 Comments