Madalena

2024 Uzt 22
“Mundu osoan zabalduko da
andratxo honek egina
barri onaren leku berbera
helduko honen lan fina”
Jesusen berbak ditugu hoiek,
aupatuz ahalegina,
guretzat ere eredu eta
jarrera ahaztu ezina.

Hilobi hutsa topa aurretik
lehen sinistu dauena,
herri ohiturak bete dauz eta
Jesus lurrintzen aurrena,
ondo merezi dozu benetan
kristau zintzoen izena
bi mila urte igaro arren
zara eredu zuzena.

Ekintza apal deigarri hortan
zuk guri argi esana
hitza bakarrik ez da nahikoa
beragaz behar dau lana,
zure eskuak isuri daben
gantzu karu da laztana
sakramentua eta otoitza
bihotzean sartzen dana.

Urteak joan eta etorri
gaur zu zaitugu gogoan
izartuz gure nagikeria
gagoz eta lozorroan.
Zure eredu eta fedea
aitortuaz oraingoan
izen bakoa guk Madalena
deituko mundu osoan.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude