HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 19

Aldi hartan, larunbatean gari-soroetan barrena zihoan Jesus. Ikasleak goseak zeuden eta galburuak moztu eta jaten hasi ziren. Hori ikustean, fariseuek esan zioten Jesusi: «Begira, larunbatez zilegi ez dena egiten ari dira zure ikasleak». Hark erantzun: «Ez al duzue irakurri zer egin zuen Davidek, bera eta lagunak goseak gertatu ziren batean? Nola Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituzten, legez ez berak ez beraren lagunek, baizik eta apaizek bakarrik jan zitzaketenak? Edota ez al duzue irakurri Moisesen legean apaizek larunbatero hausten dutela tenpluan atseden-legea, horregatik errudun izan gabe? Ba, Nik diotsuet: bada hemen tenplua baino gehiago den norbait. Ulertu bazenute zer esan nahi duen Jainkoak esandako honek: “Nahiago dut errukia sakrifizioak baino”, ez zenituzketen errugabeok gaitzetsiko. Zeren Gizonaren Semea larunbataren nagusi baita».

Mateo 12, 1-8

Antza ematen du Jesus Tenplua gutxiesten ari dela. Baina beste zerbait iradoki nahi du: benetan sakratua giza-pertsona dela, biziaren tenplu eta kokaleku izateraino. Hor ondorioztatzen da zein den jainkotasunak eskatzen duena: besteak onartzea. Gizaki bakoitzaren lehentasuna azpimarratzen da, jainkotasuna benetan gizatasunean saretua dagoelako. Hor, bada, erlijioaren muina.

Zein motatako “gizatasuna” jainkotzen du Jesusek? Maitasuna lehenesten eta sortzen duena, gizakia maitasun bidez garatu egiten delako. Horrek ematen dio neurria ekintza eta jarrera bakoitzari. Hortik sortzen da funtsezko etika. Hortxe kokatu behar beste jarrera guztiak. Baita San Agustinen zioena ere: “Maita ezazu, eta beste guztiari hortik ekin”.

Meritua goraltzeko joera dugu, neurri nagusitzat hartuz. Maitasunak berekin duen baliorik ausartena errukia da, ez hainbeste zuzentasuna. Errukiak beti egingo dio balazta beste inor gogorkeriaz epaitzeari. Barkamen zintzoa, justiziaren lagungarri?

Zergatik mintzo da horrela Jesus? Garrantzizko gaiak argitzea gizatasunetik sortzen zaiolako. Lasai begiratu ezkero, gizateriaren izenean mintzo dela esan genezake. Guztion ordezkari?

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.