HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 18
Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».
Mateo 11, 28-30.
Begirada luze eta zabaleko izan nahi duten hitzak dira gaur aurrez aurre ditugunak. Nortzuei zuzenduak eta, nahigabe eta nekean daudenei. Lehen ulermen azkar batean ez dago argi esaldi labur hauek samurtasunera ala dotore geratzera jotzen duten. Zeren ageriago dirudi zutikako maisutasunez emandako batekoak direla. Bada, ez; horren ordez gizaki bakoitzaren barnean ernetzear dauden ezina eta erremina gupidaz estali nahi dute. Edo behintzat arindu. Hortik heldu ezkero, esaldi eskergarriak dira. Baita gaur egun ere, eskaintzen duten gupidagatik eta jasogarri den lasaitasun batera deitzen dutelako.
Eta gurean, oihartzun gisa apaltzen uzten baditugu esaldi hauek? Gugan beren lana egin dezaten… lasaitasunez zutitzeko presta gaitezen… Bada, Jesusek gehiago eskatzen du: “Zatozte nigana”. Ez behin bakarrik, baizik behin baino gehiagotan.
Nola joan Kristorengana? Berarenganako konfiantza onartuz, eguneratuz. Fedea hein batetan norabidea da: begirada, konfiantza eta nahia norantza jartzen ditugun…
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments