
Munduan ongia eta gaizkia dago. Eguneroko errealitatearen leihora begiratu besterik ez dugu egin behar. Beraz, gaizkia munduan dagoela, egia bat da.
Bekatu deitzen diogu Jainkoak sortutako pertsonei bera maitatu eta elkar maitatu ahal izan dezaten ematen dien askatasunaren abusuari.
Esan dezakegu pertsona bat munduan sartzen denetik benetan sartuta dagoela gizateriaren bekatu-mordoan, bekatu-egoera batean, Jainkoarekiko harremanaren hausturan. Hau jatorrizko bekatua deitzen dugunaren interpretazio bat izan daiteke.
Tradizionalki esaten zen, eta esaten da, “giza historia osoa gure lehen gurasoek askatasunez egindako jatorrizko bekatuak markatzen du”. Gaur egun uler dezakegu bekatu hori, jatorrizko bekatua, bekatu “hartua” dela, “ez egina”, egoera bat, eta ez egintza bat. Jatorrizko bekatuaren interpretazio hori giza izaera sinbolizatzen duen metafora gisa uler daiteke. Hausnarketa hau irakurtzen ari garenok bizi garen gizartean, norberekoikeriarako, bidegabekeriarako eta jainkotasunetik urruntzerako berezko joeran zehatz daiteke. Eta, zehazkiago, plazeraren bilaketan (hedonismoa, erantzukizunik gabe gozatzea…), edukitzean (kontsumismo sutsua…), ongizatean kosta ahala kosta (ez diegu gainerako gizakiei begiratzen…), natura gehiegi ustiatzean, beste gizaki batzuen errealitatea ez ikustean (pobrezia, migrazioa, marjinazioa, gizarte-bazterketa…).
Gutako asko egoera horretan bizi gara eta, neurri handi batean, “parte hartzen dugu”, desiraezina eta bidegabea iruditzen bazaigu ere.
Bataioaren bidez jatorrizko bekatutik libratzen garela esaten dugu. Uretan murgiltzeak iraganaren heriotzarako alde batetik, eta garbikuntzarako bestetik, sinbolismoak ekartzen ditu gogora, baina baita birsorkuntzarenak eta berritzearenak ere. Jaiotza berri bat dago Espiritu Santuan. Bataioak “kreatura berria” sortarazten du.
Gu bataiatuta gaude, baina baliteke “jatorrizko bekatutik” askatu ez izana eta beste bataio askatzaile bat behar izatea, “Effata” (Mk 7,35) gure belarrientzat eta gure begientzat (Mk 8,22) errealitate bihurtzeko eta bizi garen errealitatea ikusi eta entzuteko gai izateko, justizia- eta bake-aleari behar duen ekarpena egin ahal izateko.
- Jabetzen al gara gure gizartearen “jatorrizko bekatuaz”?
- Beste bataio askatzaile bat behar dugu?
0 Comments