HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 17

Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi dionak baizik».

Mateo 11, 25-27.

Gonbidapena. Zertara, zerena? Bada, Jaunarengana hurbiltzen denak atseden edo bakea aurki dezakeela. Zerbait oinarrizkora abiatzeko aukera zabalduko zaio. Zergatik? Ongia eskura hurbilduz norberaren bizi-zamak arintzen joango zaizkiolako. Ez lehenengo taupadan. Bizitzaren bidean jarrera zabalak eta on-bidezkoak gauzatuz aritu beharko da. Eta bai, zoru bat moldatuko da gure barnean. Nahi duenak egin dezala hurbilketa eta has dadila ibilketa horretan.

Hala ere, dena ez datza oparia ala onuraren zain egotean. Ezinbestekoa da jarrera xume eta eraikitzailean aritzea; haur baten konfiantza xaloaz. Baita jasotakoa eskergarri sentitu eta balioztatzea ere.

Ebanjelioetan zinez esaten da horretara jarri zirenak behe mailakoak zirela, eta ez jakitun eta boteretsuak. Kristautasunaren lehen mendeetan horri harrera egin ziotenak jende xumeak izan ziren. Besteek ez baitzioten “des-ikaste” bati heldu nahi. Gaur ere antzeko: kristau izateaz giroan dauden hainbat topiko gainditu behar da. Nekagarri ere suerta daiteke, baina kristautasunaren xalotasun onaren emaitza goza daiteke.

Patxi Otamendi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude