HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 16
Aldi hartan, Jesus miraririk gehienak egin zitueneko herriak gaitzesten hasi zen, bihotz-berritu ez zirelako: «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuengan bezainbeste mirari gertatu izan balitz, bihotz-berrituak ziratekeen aspaldi, dolu-jantziz eta hautsez estalirik. Horregatik, hau diotsuet: auzi-egunean, zigor bigunagoa izango dute Tirok eta Sidonek, zuek baino. Eta zu, Kafarnaum, zeruraino altxatuko zarela? Lurraren barreneraino eroriko zara! Izan ere, zuregan bezainbeste mirari gertatu izan balitz Sodoman, gaurdaino iraungo zukeen. Horregatik, hau diotsuet: auzi-egunean, zigor bigunagoa izango du Sodomak, zuk baino».
Mateo 11, 20-24.

Kexa zuzena Ebanjelioaren zati honetan. Jesusi aztoragarri egiten zitzaiolako bere zabalkundearen lehen aldian hainbeste denboraz Kafarnaumen predikuan jardun, eta bertako jende hark bere mezua kontutan hartu ez izana. Zirto aurpegiratzen die hori. Eta ahanztura horren ondorioz dioenak mespretxua dirudi, etorkizunean gertatuko zaienaz esaldi ia mehatxatzaileak zuzentzen dizkiela. Oharra bidaltzen die: orainak dakartzan erdi-ageriko aukerak kontutan hartu behar direla.
Guretzat balio dezake: kontuz beste batengandik datozkigun itxuraz garrantzi hutseko aukerak alboratzearekin. Guk ere norbaiti antzeko zerbait egin baitiezaiokegu: gu babesten edo laguntzen aritu, eta bere ekarpena hobetsi orde baztertuta utzi.
Luzarora ez baitigu onura handirik ekarriko moldagarriagoak diruditen sare pelagiko-etan geratzeak. Nola ekidin horrelako joera? Bizitzaren atal guztietan sentsibilitatea erne edukiz, aldi bakoitzean erdi-ageriko zaizkigun baliabideetara bertaratuz. Bizitzan zehar askotariko ezusteak gertatzen dira eta horietatik zerbait ikasteko gogoa ezin dugu moteldu.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments