HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 14

Aldi hartan, Jesus Hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela. Biderako ezer ez hartzeko agindu zien, makila besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta dirurik ere gerrikoan; oinetan sandaliak eraman zitzatela; baina aldatzeko soinekorik ez. Gero, nola jokatu esan zien: «Etxe batean sartzean, gelditu bertan herri hartatik atera arte. Eta nonbait onartzen ez bazaituztete eta entzun nahi ez badizuete, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, haien kontrako seinaletzat». Joan ziren, bada, Hamabiak eta Berri Ona hots egin zuten, jendea bihotz-berri zedin. Deabru asko botatzen zuten eta gaixo asko sendatzen, olioz gantzutuz.

Markos 6, 7-13.

Pasarte hau irakurtzean Jesus xelebre samarra zela pentsa genezake: gizartean agintzen duten indar gaiztoen kontra borroka egitera bidaltzen gaitu, haiek gainditzeko indarra izango dugula esanez, eta gainera biderako behar dena soilik hartzeko: sandaliak eta makila; gutxieneko segurtasuna eta erosotasuna ematen dizkiguten gauzak utzi egin behar dira.

Hori bai. Ez zen inuzente hutsa: Berri Ona entzun nahi duenari eman behar zaio, salbatzeko beharra sentitzen duenari, alegia, edozein delarik ere, beste batzuengana zuzentzea eragingarriagoa izango dela dirudien arren.

Eman ditzagun eskerrak Jainkoak gugan jartzen duen konfiantzagatik, bere proiektua gure eskuetan utzita, askoz gehiago fidatu baita gurekin, gu berarekin baino. Eta eska dezagun espiritu gaiztoen kontrako borrokan segurtasuna ematen diguten gauzen mendean ez egoteko, Jainkoagan konfiantza handiagoa edukitzeko.

Bittor Uraga

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Jesús , guregan duzun konfidantza neuk ere izan nahi du besteongan, lagundu!

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude