Sinesten jarraituko dut

2024 Uzt 8
“Sinesten jarraituko dut, jendeak itxaropena galtzen duenean ere.
Maitasuna ematen jarraituko dut, beste batzuek gorrotoa ereiten badute ere.
Eraikitzen jarraituko dut, beste batzuek suntsitzen dutenean ere.
Bakeaz hitz egiten jarraituko dut, gerra baten erdian ere.
Argiztatzen jarraituko dut, ilunpetan bagaude ere.
Eta ereiten jarraituko dut, nahiz eta beste batzuek uzta zapaldu.
Eta oihuka jarraituko dut, beste batzuk isiltzen direnean ere.
Eta irribarreak marraztuko ditut malkoak dituzten aurpegietan.
Eta euskarria izango naiz mina ikusten dudanean.
Eta alaitasunerako arrazoiak oparituko ditut tristura besterik ez dagoenean.
Ibiltzera gonbidatuko dut geratzea erabaki duenari.
Eta besoak altxatuko dizkiet amore eman dutenei.
Izan ere, atsekabearen erdian, haur bat egongo da guri begira,
itxaropentsu, guregandik zerbaiten zain.
Eta ekaitzaren erdian ere, eguzkia aterako da nonbaitetik.
Eta basamortuaren erdian landare bat haziko da.
Beti egongo da abestuko digun txori bat
eta bere edertasuna eskainiko digun tximeleta.”

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude