HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 5

Aldi hartan, Jesusek, bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseririk, eta esan zion: «Jarraitu niri». Mateok zutitu eta jarraitu egin zion. Geroago, Jesus mahaian zegoen Mateoren etxean; beste zergalari eta bekatari asko ere etorri eta mahaian eseri ziren Jesusekin eta honen ikasleekin. Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei: «Nolatan jaten du zuen Maisuak zergalariekin eta bekatariekin?». Hori aditzean, Jesusek esan zien: «Ez dute osasundunek sendagile beharra, gaixoek baizik. Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: “Nahiago dut errukia sakrifizioak baino”. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik».

Mateo 9, 9-13.

Zein erraz epaitzen ditugun, gure bizitzako edozein esparrutan besteak! Arau, usadio eta ohitura ezberdinen arabera egiten dugu, erlijio-aginduetatik hasi eta moda paganoenetaraino. Salbatzen eta kondenatzen duten epaileak gara gehiegitan.

Gaurko pasartean, Jesus erromatar inperioko zerga-biltzaile batengana hurbiltzen da, baina ez epaitzera, ez aholkuak ematera, ezta bere lanaren ondorioengatik interpelatzera ere. Jesusek, besterik gabe, berari jarraitzera gonbidatzen dio, eta fariseoen erreakzioa Jesusen arau-haustea seinalatzea da. Jesusen erantzuna tinkoa da: Jainkoak guztiak nahi ditu bere mahaian, batez ere bekatariak.

Jesusen jarraipenerako gonbidapenaren hartzaileak ez ditu eskakizun moralak bete behar. Denok, batez ere gehien harritzen gaituztenak, Jesusen atzetik joatera deituak daude. Jesusen dizipulu izan nahi dugunok, agian planteatu beharko genuke nortzuk uste dugun ez dutela merezi Jesusen mahaian egotea, hauek lehenengoak izan baitaitezke.

 

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude