HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Uztailak 2
Aldi hartan, Jesus txalupara igo zen eta ikasleek jarraitu zioten. Bat-batean, ekaitz handia sortu zen itsasoan, eta olatuek txalupa estali egiten zuten. Jesus, berriz, lo zegoen. Ikasleek hurbildu eta esnatu zuten, esanez: «Salba gaitzazu, Jauna! Galtzera goaz!». Hark esan zien: «Zergatik zarete hain beldurti, sineste txikikook?». Eta, zutiturik, haserre egin zien haizeari eta itsasoari, eta barealdi handia egin zen. Ikasleek, harriturik, hau zioten: «Nor ote dugu hau, berak esana egiten baitute haizeak eta itsasoak ere?».
Mateo 8, 23-27.
Gaurko pasartean Jesus bere dizipuluekin txalupan doa eta lo dago, ikasleek, olatu eta ekaitzak izututa, laguntza eske esnatzen dutenean. Jesus haserretu egiten da erakusten duten fede makalarengatik.
Goiko irudi horretan bezala, Elizan ere gaur itsasaldiak eta ekaitzak bizi ditugu, gizartearen gaitzespenarena bezalakoa eta horren ondorioz galdutako garrantzia, belaunaldien arteko errelebo eza eta tenpluen hustuketa. Eta, lehen dizipuluen modura, gaurkoak ere izututa gaude, eta Jesusi parte har dezala mehatxuak saihesteko erregu egiten diogularik, gure fedea ere pobrea delako.
Haur konfidantza inozente batean erori gabe, bihotz berritzera eta Ebanjelioarengatik interpelatzen uztera deituta gaude, zinezko jarraitzaile izateko. Baldin eta, Santa Teresak zioen bezala, Jainkoa bakarrik aski dela sinesten badugu, ez dago beste zalantza, eragozpen edo mugarik gure arima aztoratuko duenik. Baina, Jainkoa bakarrik aski dela sinesten al dugu?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments