HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Uztailak 1

Aldi hartan, Jesusek, bere inguruan jendetza handia ikusirik, beste itsasertzera igarotzeko agindu zuen. Orduan, lege-maisu bat hurreratu zitzaion, esanez: «Maisu, noranahi jarraituko dizut». Jesusek erantzun zion: «Azeriek badituzte zuloak eta zeruko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri». Beste batek, ikasleetakoa zenak, esan zion: «Jauna, uztazu lehenik nire aitari lur ematera joaten». Jesusek erantzun zion: «Zuk jarraitu niri, eta utzi hildakoei beren hildakoei lur ematen».

Mateo 8, 18-22.

Gaur ere Jesusek bi ideiekin deskolokatu egiten gaitu. Lehena, Gizakiaren Semea guztiaz erabat desjabetuta dagoela da. Bigarrena, bere ikaslea aita hilobiratzeari uzteraino gonbidatzen duela Berari jarraitzeagatik. Jesus errotik desjabetua eta jarraitzaileak bere aita bera ere utzi behar du! A zer plana!

Jesusen Jainkoa normalean espero dugunaren kontrakoa da, behartsuak zorionekoak direla adieraziz, eta gu, berriz, beti bezain kaskagorrak, bere jarraipenean ez dagoela salerosketarako paradarik  buruan sartu ezinik.

Gaurko testuak erradikaltasunaz hitz egiten digu: Jainkoarengana hurbiltzen uzten ez dion edozeren aurrean erabat askea da Jesus, eta, Bere benetazko jarraitzaileak izan nahi badugu, guk ere askatasun erradikal hori bera lortzeko desioa izan beharko genuke gure bihotzetan. Jainko eta Jesusen jarraipenak baldintza bera du beraz, errotikoa den askatasuna. Pasartean hasieran bertan daukagu irudi polit eta esanguratsua: beste ertzera gurutzatu behar dugu.

Jon Arruti

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude