HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Ekainak 29
Aldi hartan, Jesusek, Filiporen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien ikasleei: «Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?». Haiek erantzun: «Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat». Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor naizela diozue?». Simon Pedrok erantzun zuen: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea». Orduan, Jesusek esan zion: «Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik. Eta hau diotsut Nik: Zu Pedro zara –harkaitza−; harkaitz horren gainean eraikiko dut Nik neure Eliza, eta Herioaren indarrak ez zaizkio nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emango dizkizut: zuk mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan ere askatua».
Mateo 16, 13-19.
Gaur, galdera zuzen bat jaso dugu: Eta zuek, nor naizela diozue?
Bakoitzari galdetzen digu, nor naizela diozu? Zer dio zure bizitzak nitaz?
Kristaua izateak Jesusen galdera honi erantzuten saiatzea esan nahi du. Ez modu teorikoan eta ikasian. Zein garrantzitsua den otoitz egitea, uneren batean, isiltasunean galdera hori entzun eta hausnartzea, Jesusekin hitz egitea.
Galdera hau ez da une batean erantzuten eta erabat itxita uzten. Gonbidapena, noizean behin galdera hori entzuten eta erantzuten jarraitzera da. Jesusengan begiak ipintzen baditugu, Jainkoaren presentzia deskubrituko dugu eta aldi berean, besteen aurrean nire egoteko eta egiteko moduagatik Jesus aitortuko dut.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
Jesús, Jakinduria zara, Sophia. Zure argia bizitza bideratua edukitzeko.
Jesús, izan nahi dut neuk ere argia ingurunean, lagundu