San Pedroak ekainean

2024 Eka 27

Ekainaren 29an, San Pedroak ospatzen ditugu Euskal Herriko hainbat herritan. Jai politak dira, besteak beste, Lekeition  Kaxarranka dantza eta guzti. Beste alor batera joanik, Andra Mari Martikoetan gurera etortzen den Kukuak, agur esaten digu San Pedroetan. San Pedro edo Jondone Petri pertsonaiak joko handia eman du euskal ipuingintzan ere. Baina orain, goazen PEDRO izenaren bilakaera interesgarria azaltzera. Aiko, jatorriz, grekoz, “ petra eta petros ”, harria / harkaitza da. Latinizatuz, “ Petrus”,  daukagu, San Pedro apostoluak hartuko zuen izena. Petrus-etik Pedro, izen maskulinoa daukagu gazteleraz, baina femeninorako, Petra, mantendu da. Pedro-ra itzuliz, eta eboluzio fonetiko batzuk bitarteko, horra hor, Pero, gazteleraz, eta Peru, euskeraz. Behin Pero-raz gero, / R-L / alternantziaz, Pelo, ere ahoskatu da. Pelo-ren hipokoristikoa, Pello. Jakina, /LL/-ren ahoskerak, euskeran ere,“ yeismoa” sortu du gazteen artean batez ere. Idatzi, hiru eratara idatzi da: / LL-Y-I /: Pello-Peyo-Peio, azkenengo hau “Y” grekotik “I” latinara aldatuz. Eta KEPA, nondikoa dugun? Ba, Ebanjelioan, Jesusek hauxe esan zion Simon (Pedro) apostoluari: “ Zu Simon zara, Juanen semea; zu, harria, esan nahi duen “ CEFAS” ( Kefas, Arameo-ahoskeraz ) deituko zara”. Euskal izendegian, CEFAS, izen Arameoa, KEPA, izenera egokitu da. Kristauontzat, gure San Pedro, lehen Aita Santu munduan eta gero atezain zeruan.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude