HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Ekainak 27
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez da aski niri “Jauna, Jauna” esatea zeruetako erreinuan sartzeko; hau da beharrezkoa: zeruan dagoen nire Aitaren nahia egitea. Epai-egunean askok esango dit: “Jauna, Jauna, ez al genuen zure izenean hitz egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?». Baina Nik erantzungo diet: “Ez zaituztet inoiz ezagutu; alde nigandik, gaizkileok!”. Beraz, nire hitz hauek entzuten eta betetzen dituena bere etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zentzudunaren antzekoa da. Egin zuen euria, etorri ziren uholdeak, jo zuen haizeak eta eraso zioten etxe hari; baina ez zen erori, harkaitz gainean oinarritua baitzegoen. Nire hitz hauek entzun bai, baina betetzen ez dituena, bere etxea hondar gainean eraiki zuen gizon burugabearen antzekoa da. Egin zuen euria, etorri ziren uholdeak, jo zuen haizeak eta eraso zioten etxe hari; eta erori egin zen eta erabat hondatua gelditu». Jesusek hitzaldi hau bukatu zuenean, txunditurik zegoen jendetza haren irakaspenaz, nagusitasunez irakasten baitzien, eta ez lege-maisuek bezala.
Mateo 7, 21-29.
Gaur entzundako Hitzan, zertan datza Jesusek aipatzen duen gizon horren zuhurtzia? Euria egingo zuela, ibaiak aterako zirela eta haize zakarra ibiliko zela jakitean bere erantzuna harkaitz sendo baten gainean eraikitzea da zuhurtzia, edo zorigaitzak iristen direnean, bere etxea zutik egon dadin hala eta guztiz ere. Gizon zuhurra zen. Jakin beharra dago zorigaitzak beti etorriko direla. Beti iristen dira. Ekaitzak beti jotzen du egunen batean. Arrokaren gainean eraikitzeak etxeak zutik jarraitzea ahalbidetzen du, unerik gogorrenetan ere.
Jesus oso argia da “harkaitzaren gainean eraikitzea” zer den zehazteko orduan: bere hitza entzun eta praktikan jartzea. Ez dago besterik.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
Jesús, lagunduidazu egunero zure lekukoa izaten, eta barkatu lortzen ez dudanean. Familian, lanean, zure jakinduria behar du jendeak, eta munduan ere
Jesús, lagunduidazu egunero zure lekukoa izaten, eta barkatu lortzen ez dudanean. Familian, lanean, zure jakinduria behar du jendeak, eta munduan ere