HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Ekainak 26
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Kontuz sasiprofetekin! Ardi-larruz jantzita datozkizue, baina barrutik otso harrapariak dira. Beren egintzetatik antzemango diezue. Elorritik biltzen ote da mahatsik, edota laharretatik pikurik? Zuhaitz onak fruitu ona ematen du, eta zuhaitz txarrak fruitu txarra. Zuhaitz onak ezin du fruitu txarrik eman, ezta zuhaitz txarrak ere fruitu onik. Fruitu onik ematen ez duen zuhaitza moztu eta sura botatzen da. Beraz, beren fruituetatik antzemango diezue sasiprofetei».
Mateo 7, 15-20.
Jesusek ez du hitzak eztabaidatu edo fiskalizatzera gonbidatzen, egintzetan jartzen du indarra. Testu honetan, behin baino gehiagotan errepikatzen du: “Fruituengatik ezagutuko dituzue”. Zein dira egintza onak, fruitu onak? Jainkoaren erreinuak ekartzen duen justiziaren alde lan egitea, Jainkoaren nahia betetzea. Hitzak eta ekintzak bat egin behar dute. Hori deskuidatzen bada, hondamena dator.
Guretzat ere, ebanjelio honetan gonbidapen bat dago. Ez gaitezela sasiprofeta izan, gure bizitzetan egon daitekeen hipokresiaz, inkongruentziaz edo inkoherentziaz arduratu behar dugu fruitu onak eman nahi baditugu.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments