HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Ekainak 25
Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez eman zakurrei gauza sakratuak, ez bota zerriei zeuen harri bitxiak, hankapean erabil ez ditzaten eta, zuen kontra itzulirik, zatika ez zaitzateten. Besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia egin zuek ere besteei; horixe da Moisesen legeak eta profetek diotena. Sar zaitezte ate estutik; zabala baita hondamenerako atea eta lasaia bidea, eta asko dira hortik doazenak. Baina bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak!».
Mateo 7, 6. 12-14.

Badirudi Mateo bat datorrela “bide” kontzeptu juduarekin jarraituz, kontrajartzen diren bi bide aurkitzen dira, heriotzarena eta bizitzarena. Bi bizimodu ezberdinen artean aukeratzen jakitea erabakigarria da Jainkoaren erreinuan sartzeko. Bide estua, bizitzarena, aukeratzen duenak jarraipena batzuetan zaila dela jakin behar du. Jesusen moduan eguneroko bizitzan jokatzeak, sufrimendua ekar dezake baita bide hori bertan behera uzteko tentaldia presente egon daiteke.
Argi dago Jesusek eskaintzen duen bidea benetako bizitzara daramala, eta aldi berean, bide zabalak, Jainkoarengandik urrun dezake, heriotzera eramanez.
Zer da esan nahi du zuretzat benetako bizitza? Eta heriotza? Eska diezaiogun Jainkoaren diszernimenduaren dohaina benetako bizitza dena aukeratzeko.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments