Aukeratu nauzu

2024 Eka 24

Aukeratu nauzu, Jauna.
Ez dut oso ondo ulertzen zergatik,
zerbitzari eskasa bainaiz,
baina deitu egin didazu,
zure proiektuan laguntzera deitu didazu.
Gure Aita‑Ama izan nahi duzu
eta hori ez duzu gu gabe gauzatu nahi izan:
gu neba‑arrebak izatea,
 elkarren neba‑arrebatzat jokatzea behar duzu;
eta lan horretan,
egin nahi duzun etxe horren eraikuntzan
zure eskua izatea eskaintzen didazu…
eta nik ez dut egoki erantzuten:
goldea hartu…
eta atzerantz begiratzen dut beti;
maite zaitut baina
saldu egiten zaitut etengabe.
Hori ondo baino hobeto dakigu biok,
Inori esaten ez badiogu ere.

Nire konfiantza ez dut zugan jarri,
beste gauza batzuetan baizik:
kontu korrontea,
lan segurua,
ideologia sendoa,
familia,
komunitatea…
eta beste hainbat gauza
jartzen ditut lehenago.
Ulertu behar duzu, Jauna:
nik bakarrik ezin dut,
nolabaiteko oinarria,
burua non ipini behar dut.

Eta zu, berriz,
hain ezer eza banaiz ere,
nitaz fidatu zara:
zure hitza,
guztien duintasuna,
denen berdintasuna,
bakea eraikitzeko aukera
eskaini dizkidazu
eta nire eskuetan utzi;
ez duzu arrakastarik eskatzen, gainera,
ahalegina egitea nahikoa da.

Eskerrik asko, Jauna,
zure konfiantzagatik.
Saiatuko naiz, berriz ere
zure berri ona onartzen.
Baina zaila da,
hori zuk ere badakizu.
Laguntza beharko dut,
zure eskua eta zure ahotsa izateko.
Emadazu argia,
egoera bakoitzean nola jokatu
erabaki behar dudanean;
eta emadazu indarra,
desbideratu gabe,
azkeneraino leiala izateko.

Maite zaitut, Jauna.
Aurrera egin nahi dut
zurekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude