HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 23

Egun hartan, ilunabarrean, Jesusek esan zien ikasleei: «Goazen itsasoaz bestaldera ». Jendea utzi eta ontzian eraman zuten Jesus, zegoen bezala. Beste ontzi batzuek ere jarraitu zioten. Horretan, haize-bolada zakarra atera zuen, eta olatuek ontzia jotzen zuten, ia urez betetzeraino. Jesus, berriz, txopan lo zegoen, buruko baten gainean. Esnarazi eta esan zioten: «Maisu, ez al dizu axola gu galtzeak?». Hark, esnaturik, haserre egin zion haizeari, eta itsasoari esan: «Hago isilik! Geldi!». Gelditu zen haizea, eta barealdi handia egin zen. Jesusek esan zien: «Zergatik beldur hori? Ez al duzue oraindik sinesmenik?». Beldur-ikaraz gelditu ziren, elkarri esanez: «Nor ote dugu hau, berak esana egiten baitute haizeak eta itsasoak ere?».

Markos 4, 35-40.

Gaurko testua 4. kapituluko azken zatia da. Kapitulu honetan zehar, Jesusek hainbat eta hainbat parabola kontatu ditu, eguneroko bizitzari lotuak. Baina ez da nahikoa entzutea eta ulertzea, bizitza bihurtu behar dira. Hau da, esperientziatik bizitzan integratu. Horrek esan nahi du “itsasoaz bestaldera” igarotzea; baina, horretarako, itsasoa igaro beharra dago. Mezua (Jesusena) ziurra izan daiteke, baina, une askotan, olatuek, haize-bolada zakarrek, geu garen ontziaren ahultasuna kolokan jar dezakete eta gu, hain zuzen, Jainkoari kexuka hasi: “Ez al dizu axola…”. Eta, aldi berean, beldurtzen eta kokiltzen bagaituzte ere, horrelako astinduak beharrezko ditugu, egiaz, sendotasunean Jesusen Jainkoaren bizitzazko muinean aurrera egiteko. Jobek berak ere, hain egoki, bere azken kapituluan jakinduriaz aipatzen ziguna: “Entzunez bakarrik ezagutzen zintudan; orain nire begiak ikusi zaituzte”. Itsasoaren bestaldera joateko prest?

Arantxa Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.