HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 21

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ez pilatu mundu honetan zeuen ondasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrek zuloak egin eta harrapatzen. Pilatu zeruan zeuen ondasunak, han ez baititu sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrek zuloak egin eta harrapatzen ere. Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han. Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da. Baina begia gaixo baduzu, zure gorputz osoa ere ilunpetan ibiliko da. Beraz, zure barruan argi izan behar lukeena iluna bada, a zer ilunpea zurea!».

Mateo 6, 19-23.

Egia da duintasunez bizi ahal izateko materialki gutxiengo bat ere behar dela. Batak ez du bestea kentzen. Marra adierazgarria, ordea, gaurko Ebanjelioak aurrean jartzen diguna: “zure aberastasuna non, zure bihotza han”. Jesusek ondo ezagutzen ditu mundu honetan ditugun beharrak baita arriskuak ere; eta gu horretaz erreparatzea nahi du. Bereziki, guretzat argitasunezko bizitza nahi duelako, zentzuzko bidea eta ez hutsalak diren grinek harrapaturik bizitza eta izaera erabat ilundu ditzaketenak, gainera. Zein garrantzitsua, beraz, lurreko bizitzan goranzko begirada mantentzea!; hau da, gauzek ez gaitzatela harrapatu, barruko argia estaltzeraino, eta etengabeko ilunpe batean bizitzera eraman. Norantz doa nire baitako begirada?

Arantxa Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude