HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Ekainak 17

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Entzuna duzue antzinakoei agindua: “Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain”. Nik, ordea, hau diotsuet: Gaizkileari ez erantzun gaizki; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere; soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere; norbaitek mila pauso egitera behartzen bazaitu, egin bi mila berarekin. Eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu».

Mateo 5, 38-42.

Mateoren Ebanjelioaren bosgarren kapituluak diskurtsuaren atalean jartzen gaitu. Eta Mateorentzat diskurtsua legea betetzearekin oso lotua dago; Itun Zaharreko legearekin, gainera. Baina gaurkoan nabaritzen da, aldi berean, Mateoren elkarteak Jesusek dakarren ukitu berria ondo eta argi jasoa duela. Eta honetan datza: “Entzuna duzue… Nik ordea…”. Ez du atzekoa ukatzen, baizik eta pauso berri bat eskaintzen. Egia da pauso berri horrek, agian, hasiera baterako, gehiegizkoa eman dezakeela, baina zerbait sakonago bila dabiltzanentzat gonbidapen zabalago bat da. Ebanjelioan, ikasleei zuzendua. Bestalde, gaur eta hemen, bizitzan, Egiazko Argia aurkitu nahian dago-dabilenarentzat gonbidapena: zauden horretatik, bestea (senidea) aurrean duzula, ontasunezko eta bizitzazko pauso berri bat ematea. Noraino nago prest haratago pauso bat emateko?

Arantxa Jaka

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude