HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Maiatzak 30

Aldi hartan, Jesus ikasleekin eta jendetza handiarekin Jerikotik ateratzean, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eseria. Jesus Nazaretarra zela jakitean, deiadarka hasi zen: «Daviden Seme, Jesus, erruki zakizkit!». Askok gogor egiten zion isilarazteko; baina hark areago egiten zuen oihu: «Daviden Seme, erruki zakizkit!». Jesusek gelditu eta itsuari dei egiteko agindu zuen. Deitu zioten, esanez izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik». Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen. Jesusek galdetu zion: «Zer nahi duzu Nik zuri egitea?». Itsuak erantzun: ikus dezadala, Maisu!». Jesusek esan zion: «Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu». Une berean ikusmena berreskuratu zuen, eta Jesusen ondoren zihoan bidean.

Markos 10, 46-52.

Giza giroa kontra dagoela, narrazio hau korrontearen kontrako sinesmenaren parabola dela ematen du.

Sarri askotan, ematen du gure gizarteak sinestun denari diotsala: isildu zaitez! Zentzugabekeria da zure antzinako sinesmen hori! Ez dator bat gure garaiekin!

Gure giza giroan, Jesus sinetsi nahi duena[1] itsu dagoela ematen du. Iluntasunak gailenduta, gizartearen bide-ertzera egotzia da, argiaren eskean, eseria, ondo asko zer egin jakin gabe, ezinean, isilean.

Hala ere, eskean eta iluntasunean dabilen sinestunak bere baitan mezu ozena entzuten du: izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik!

Eta Jesusek, behin eta berriro, orduko giroan eta oraingoan, galdetuko digu: zer nahi duzu Nik zuri egitea?

Galdera interesgarria gaur hausnartzeko, haizea bai alde, bai kontra dagoela.

[1] Normalean, “Jesusengan sinestea” diogu. Testuingu horretan “Jesus sinestea” hobetsi dut, nahiz eta ezohikoa izan.

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (2 oihartzun daude)
L

2 Comments

  1. Avatar

    Bai jakingarria Luziorena, milesker

  2. Avatar

    Eman zure jakinduria, egunero familian, lanean eta nire ingurunean, nitaz espero duzuna egin ahal izateko

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude