Eta hala sinetsi genuen.
Zure erreinua
geroko bizitzan ezagutuko genuela,
norberaren ahaleginaren saria zela,
salbazioa eta zure erreinua
gauza bera zirela…
Arrazoizkoa zen hori guztia,
batez ere hemen
gauzak nola dauden ikusita.
Baina hori ez zen Jesusek zioena!
Arau batzuk beteaz,
moral jakina errespetatuz,
onak izanez, azken batean,
salbazioa lortuko dugu:
betiko bizia ondaretzat.
Baina zure erreinuan sartzea
besterik da.
Ez da nahikoa
inori kalterik ez egitea,
ingurukoak fidelki maitatzea
eta gainerakoei eurena ez kentzea.
Pentsa genezake
hori onak izatea dela,
baina ez dago onik,
Jainkoa ez bada.
Zure proiektua eraikitzen ari garela jakiteko,
Inporta zaizkigun gauzak utzita,
Jesusi jarraitu behar diogu, antza denez.
Orduan eta gaur,
dauzkagun ondasun guztiak
gutxi dutenak zerbitzatzeko erabili
eta Jesusek egindako bide bera
egin behar dugu guk ere.
Ez duzu uste, Jauna,
gehiegi eskatzen duzula?
Ez duzu ikusten horrela
Inor ez dela salbatuko?
Baina horrela ere ez da, jakina.
Eskerrak ematen dizkizugu
Zuk ere gehiegi dela dakizulako,
on bakar horrek
ez diguzu arrakastarik eskatzen
eta “onak” izateko ahalegin hutsaren bidez
salbatzen gaituzulako.
Eskerrak ematen dizkizugu
guk ezin egin genezakeena
zeuk egingo duzula dioskuzulako.
Lagun iezaguzu
zure proiektuan parte hartzen,
erreinu hori eraikitzeko lanean
zure esku luzeak izaten,
gainerakoekin neba‑arrebatzat jokatuz,
zu Aita‑Amatzat aitortzen.
Eta huts egiten dugunean,
dirua, familia, ideologia,
irabazitako erosotasuna…
zure proiektuaren aurretik,
gaurko zure ordezkoen aurretik
jartzen ditugunean,
gogoratu guk bakarrik ezin dugula
eta egin zeuk, guk egiten ez duguna;
eta esan iezaguzu berriz, orduan:
“Zatoz eta jarraitu niri”.
0 Comments