HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Maiatzak 21

Aldi hartan, Jesus eta ikasleak menditik alde egin eta Galilean zehar zebiltzan. Jesusek ez zuen hori inork jakiterik nahi, ikasleak irakastera emana baitzegoen. Honela ari zitzaien: «Gizonaren Semea gizakien esku utziko dute; hil egingo dute, baina hil eta hiru egunera; piztuko da». Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; galdetzeak, berriz, beldurra ematen zien. Iritsi ziren Kafarnaumera eta, etxean zeudela, Jesusek galdetu zien eztabaida izan duzue bidean?». Baina haiek hitzik ez; beren artean handiena nor ote zen eztabaidatu baitzuten bidean. Eseri zen Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan zien: «Lehenengo izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria». Gero, haurtxo bat hartu, haien erdian jarri eta, besarkatuz, esan zien: «Honelako haur bat nire izenean onartzen duenak Ni onartzen nau, eta Ni onartzen nauenak, ez nau Ni onartzen, bidali nauen hura baizik».

Markos 9, 30-37.

Jesusek mezu garrantzitsuak ekartzen ditu guretzat baina gu askotan, gehienetan agian, ez gara konturatzen zertaz ari den.

Gure kaskarkeriak eramaten gaitu ez ulertzera Jesusen mezu eta parametroak, eta honek Jesus behartzen du hainbat adibide zehatz ematera. Maitasunaren iraultzak mundu hobeagoa egiteko desioa sorrarazten du baina horretarako gure giza-galbaeak erabat baztertu eta aldatu behar ditugu.

Jesusek gonbidatzen gaitu orri txuri batean bezala, gu geu garbi eta aurreiritzirik gabe bere ondoan jartzera, haurtxoak bezala: begiak zabal-zabaldurik, belarriak erne eta konfidantzaz. Ahaztu munduko irizpideak, alde batera utzi arrazonamendu eta burutazio sakonak eta prestatu maitasunaren iraultza bizitzera Jesusen eredua onartuz norabide bakar modura. Haur txikiek gurasoen besoetan sentitzen duten segurtasuna sentitzera gonbidatuak gaude Jaunaren besoetan. Beregana hurbildu, entzun, besarkatu eta atseden hartu. Bere indarrak eta maitasunak harturik, guk ere ulertzeko zer den azkena jartzea lehena izateko.

Zure besoetan konfidantzaz abandonatu gaitezen Zu eta Zu bidali zaituenak onartzeko.

Itziar Errandonea

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude