HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 18

Aldi hartan, Pedrok, itzuli eta Jesusek maite zuen ikaslea ondoren zetorrela ikusi zuen, afarikoan, Jesusen bular gainean jarririk, «Jauna, nor da salduko zaituena?», galdetu ziona. Hura ikusi zuenean, bada, Pedrok galdetu zion Jesusi: «Jauna, eta hori zer?». Jesusek erantzun zion: «Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer? Zuk jarraitu niri». Hitz hauek zirela eta, ikasle hura hilko ez zelako zurrumurrua sortu zen senideen artean. Jesusek, ordea, ez zion esan ez zela hilko, beste hau baizik: «Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer?». Ikasle huraxe da gauza hauez guztiez testigantza egiten duena eta idatzi dituena, eta badakigu egiazkoa dela haren testigantza. Beste gauza asko ere egin zuen Jesusek. Guztiak banan-banan bilduko balira, nik uste, mundu osoan ere ez liratekeela sartuko idatz litezkeen liburuak.

Joan 21, 20-25.

Jainkoa unibertsala da, guztiontzat eta guztiona da. Baina ez urtebetetze festa batean pastel bat banatzeko moduan, zati on batekin konformatuz. Ez, Jainkoa hain da denona, non guztiok erreklama dezakegun, eta ez bakarrik erreklamatzea, baizik eta erabat gurea delaren ziurtasun osoa izan.

Ebanjelio honetan, San Juanek argi uzten digu nola Jaunak pertsona bakoitza maite duen. Orokortze azkarrik ez. Arraza edo klase sozialik ez. Antzinako familia edo leinurik ez, eta are gutxiago kolorerik. Hori guztia Jesusek Pedrori egiten dion gaitzespenaren atzean dago, jarraitzaile maitearen zorteaz galdetzen dionean. Jesusek erantzuten dio: “Zuk jarraitu niri”.

Maisuak Artzain Onaren parabola erabili bazuen, ez zen izan borregoak izaten erakusteko, eta beti taldearen atzetik joan gintezen, baizik eta bere ardi bakoitzak larreak eta ura aurkitzeko interesa erakusteko. Gure bataioaren egunean, ministroak ura isuri zuen gure buruan eta gure izena esan zuen. Jesus bera zen esaten ziguna: “Zuk jarraitu niri”.

Mikel Iraundegi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude