HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 16

Aldi hartan, Jesusek begiak zerura jaso eta honela egin zuen otoitz: «Aita santu hori, ez dut erregutzen hauen alde bakarrik, baita hauen hitzaren bidez nigan sinetsiko dutenen alde ere. Egizu denak bat izan daitezela. Aita, Zu nirekin eta Ni zurekin biok bat garen bezala, hauek ere bat izan daitezela gurekin, munduak sinets dezan Zuk bidali nauzula. Zuk eman zenidan aintza bera eman diet Nik, bat izan daitezen, Gu biok bat garen bezala: Ni hauekin bat eta Zu nirekin bat. Horrela guztiz bat izango dira, eta munduak ezagutu ahal izango du Zuk bidali nauzula eta Ni maitatu nauzun bezala maitatu dituzula hauek ere. Aita, Zuk eman dizkidazunak Ni nagoen tokian nirekin egotea nahi dut, nire aintza, mundua izan baino lehen maite izan nauzulako eman didazun aintza, ikus dezaten. Aita zuzen hori, munduak ez zaitu ezagutu; Nik, ordea, ezagutu zaitut, eta hauek jakin dute Zuk bidali nauzula. Jakinarazi diet zure izena, eta aurrerantzean ere jakinaraziko, Zuk niri didazun maitasuna hauengan izan dadin, eta Ni ere hauengan izan nadin».

Joan 17, 20-26.

Txiringitoak gustatzen zaizkigu. Denetarik aurkitzea erraza da eta merkeagoa gainera. Baina, bitxia bada ere, erosle zorrotzak gara. Eskaintzen dizkiguten artikuluei azterketa ugari egiten dizkiegu. Lente horiek “Ray Ban” benetakoak direla edo hain deigarria den erloju hau “Casio” originala dela ziurtatzen duen hologramaren bila gabiltza.

Eta benetako gauzak edukitzea gustatzen bazaigu, askoz gehiago nahiago dugu gurekin bizi diren pertsonengan benetakotasun erreala aurkitzea. Ez zaizkigu hipokresiak gustatzen, ezta tolesdurak eta gezurrak ere.

Egiazkoa ez denak ez du konbentzitzen, eta ez du berme- edo konfiantza-frogarik ematen. Horregatik, Kristok bere Aitari eskatu zion bereak bi ezaugarriengatik bereizteko: batasuna eta maitasuna.

Bi ezaugarri hauekin erraz bereizten da nor den Kristorena, eta nor, aldiz, ez. Benetako kristaua zara? Maitasuna bizi duzulako eta zure inguruan batasun giroa sortzen saiatzen zarelako izango da. Horrela ez bada, izenez bakarrik izango zara kristau. Baina ez kezkatu, horretarako aurreratu zen Jesus zure alde erregutuz. Eskatu laguntzeko, benetako kristaua izan zaitezen bere bihotzaren arabera, eta ez etiketaz bakarrik.

Mikel Iraundegi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.