HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 15

Aldi hartan, Jesusek begiak zerura jaso eta honela egin zuen otoitz: «Aita santu horrek, zaindu itzazu zeure ahalmenaz Zeuk eman dizkidazunok, bat izan daitezen Gu Geu bat garen bezala. Hauekin izan naizen bitartean, Nik zaindu ditut zeure izenean eman dizkidazunok. Hauen ardura izan dut eta ez da bat ere galdu, galdu behar zuena baizik; horrela, Liburu Santuek diotena bete da. Orain, ordea, zugana noa. Oraindik munduan nagoela esaten dut hau guztia, nire poza berengan izan dezaten, eta bete-betea izan dezaten. Zure hitza eman diet Nik; baina munduak gorroto die, mundukoak ez direlako, Ni ere mundukoa ez naizen bezala. Ez dizut eskatzen hauek mundutik ateratzeko, Gaiztoagandik gordetzeko baizik. Ez dira mundukoak, Ni ere mundukoa ez naizen bezala. Sagara itzazu egiaren bidez; zure hitza da egia. Ni mundura bidali ninduzun bezala, Nik ere mundura bidali ditut. Eta hauengatik sagaratzen dizut neure burua, hauek ere sagara ditzazun egiaren bidez».

Joan 17, 11b-19.

Jesusek Aitari eskatzen dio bere lagunak zaindu ditzala bere izenean, inor gal ez dadin. Defenda ditzala gaiztoarengandik. Zainduak, lagunduak, mundutartasunetik babestuak izan daitezen nahi du. Jesusek Aitari eskatzen dio bere ikasleak egiaren bidez sagaratzea. Jesusek badaki munduan ibili behar garela bere Berri Ona iragarriz. Horregatik egiten du otoitz gure alde, mundutartasunaz kutsatu ez gaitezen. Guregatik eskatzen du guregana Espiritu Santua irits dadin. Gaur ere otoitz egiten du, zure alde, nire alde, bere ikasle guztien alde eta gizon-emakume guztien alde.

Bestalde, interesgarria da jakitea eta onartzea ez dela erraza Jaunaren ikasle izatea, kontuz ibili behar dugula, zuhurrak eta umilak izan behar garela. Munduan Jesusen jarraitzaileak izatea (lana, fakultatea, ikastetxea, bikote-ezkondua, familia, lagunak, gizartea) ez da erraza, kontuz ibili behar dugu gezurrarekin ez kutsatzeko, gogogabetasunaz edo triunfalismoaz, ideal handirik gabeko bizitzaz ez kutsatzeko.

Mikel Iraundegi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.