HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 14

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Aitak Ni maite izan nauen bezala, halaxe maite izan zaituztet Nik ere zuek; iraun tinko nire maitasunean. Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, Nik ere, Aitaren aginduak bete ditudalako, haren maitasunean irauten dudan bezala. Hau esan dizuet nire poza zeuengan izan dezazuen, eta zuen poza bete-betea izan dadin. Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar, Nik maite izan zaituztedan bezala. Ez du inork maitasun handiagorik, bere bizia adiskideen alde ematen duenak baino. Zuek nire adiskide izango zarete, Nik agindua betetzen baduzue. Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiak zer egiten duen; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazi didan guztia adierazi baitizuet. Ez ninduzuen zuek aukeratu Ni, Nik aukeratu zintuztedan zuek, eta eginkizun hau eman dizuet: edonon fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela; horrela, Aitari nire izenean eskatuko diozuen guztia emango dizue. Hauxe agintzen dizuet: maita dezazuela elkar».

Joan 15, 9-17.

Ebanjelio honen ezaugarririk bereizgarrienetako bat, maitasunaren aginduaz gain, Jesusek bere ikasleei “lagunak” deitzen diela da. Eta orduan konparazio eder bat hasten da: lagun eta morroien arteko ezberdintasuna. Ohikoa zen Jesusen garaian morroiak eta esklaboak egotea. Esklabo baten prezioa ordain zezaketen aberatsen etxeetako zeregin guztiez arduratzen ziren hauek. Ez zuten inolako berdintasunik zerbitzatzen zuten jaunarekin. Beste izaera sozial batekoak ziren. Lagunak, berriz, guztiz desberdinak dira: laguna baldintza berdinetan dago, mahaia, patua, pozak eta itxaropenak partekatzen ditu. Bizitzaren egunerokotasunean agertzen dena da. Lagun batekin hitz egin, atseden hartu eta aske izan gaitezke.

Gure fedea Jainkoa Kide eta Konpainia bezala onartzen duen fedea da, gure ondoan dabilena bizitzaren bidean. Gure bizitza, gure oinazeak, gure pozak eta gure itxaropenak Berari arrotz ez zaizkion Jainkoarenganako fedea da. Gure bizitzaren jabe sentitzeko erabateko askatasuna sortzen duen fedea da, Jesusen fedea da.

Mikel Iraundegi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude