HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 12

Aldi hartan, Jesus Hamaikei agertu eta esan zien: «Zoazte mundu guztira eta hots egin Berri Ona izaki guztiei. Sinetsi eta bataiatzen dena salbatuko da; sinesten ez duena, berriz, kondenatuko. Sinesten dutenek seinale hauek izango dituzte lagun: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berrietan mintzatuko dira, sugeak eskuetan hartuko dituzte eta, edari hilgarriren bat edanda ere, ez die kalterik egingo; gaixoei eskuak ezarriko dizkiete, eta sendatu egingo dira». Horrela mintzatu ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zen eta Jainkoaren eskuinaldean eseri zen. Haiek, berriz, alde guztietara joan ziren Berri Ona hots egitera. Eta Jauna bera ari zen haiekin, egiten zituzten mirarien bidez hitza baiesten zuela.

Joan 16, 15-20.

Gaurko jai buruak Jesus berpiztuaren agerraldiei bukaera ematen dio. Eta bukaera honek berpizkundea nola baiteko berreraikitze bat dela adierazten du. Aitak errealitatea bere osotasunean berri egiten du Jesusen Berpizkundearen bitartez. Gurutziltzatu bat, giza hondakin bat, ahaztutako bat erreskatatu du Aitak berpizkundearen bidez, eta orain gure Jauna da. Hari esker, ulertzen dugu edozer hutsalik, edo edozer bazterturik baliotsua dela. Historiako biktima guztiek, eta tratu txarrak jasan dituen sorkari berak ere, babesle bat dute beraiengan. Historiaren Jauna errukitik eta barkamenetik tortura eta heriotza jasan dituen gizona da. Jada ezin gara beldur izan. Beldur gabe bidaltzen gaitu Jaunak mundu guztira, ezer txarrik ezin izango baitu bere Berri Ona zapaldu eta desagerraraziko.

Marisabel Albizu 

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude