HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Maiatzak 1

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Ni naiz egiazko mahatsondoa, eta nire Aita da nekazaria. Nigan fruiturik ematen ez duen aihena moztu egiten du Aitak, eta fruitu ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan. Zuek garbi zaudete dagoeneko, Nik adierazi dizuedan hitzari esker. Zaudete nigan, Ni zuengan bezala. Aihenak berez, mahatsondoan ez badago, fruiturik eman ezin duen bezala, zuek ere ez, nigan ez bazaudete. Ni naiz mahatsondoa eta zuek aihenak. Norbait nigan badago, Ni harengan bezala, hark fruitu asko emango du; Ni gabe ezin baituzue ezer egin. Nigan ez dagoena kanpora botatzen dute, ebaki eta ihartzen den aihena bezala; gero, bildu, sura bota eta erre egiten dute. Nigan bazaudete eta nire hitzak zuengan badaude, eskatu nahi duzuena eta izango duzue. Honetan azaltzen da nire Aitaren aintza: zuek, nire ikasle izanik, fruitu asko ematean».

Joan 15, 1-8.

Jesusen jarraitzaile izatea ez da kredo baten aitortza hotz huts bat, askoz ere haratago baitoa kontua. Jesusi jarraitzeak berarekin harreman pertsonal bat izatea da; bera gertu-gertuan edukitzea. Bera dugu Bidea, esaten digu Joanen ebanjelioak, baina ez tresna edo sinestutako kontzeptu huts gisa, ez; Bera dugu bidea, baldin berarekin baldin bagaude, baldin-eta geure bihotz-ondoaren erdigunean Bera Berau badugu, Berarekin harreman pertsonal ezin intimoago bat sortzeko gauza badin bagara…Hori guztia esan nahi digu mahatsondoaren irudi sinbolikoak.

Jesusen benetako jarraitzaileak baldin bagara, geure bizitzetan islatuko da ezin argiago, nabarituko zaigu, gure bizitza-jarreran, gure ekintzetan, bestekiko harremanetan, bizi gaituen pozean, bizi gaituen lasaitu eta barne bakean eta hurkoarekiko zabal-zabalik egotean…. nabarituko zaigu, ondo nabaritu ere. Bestela bada, aitortutakotik, hitzez esandakotik, benetako barne bihotz-berritze batera salto egiteko oraindik asko ere asko falta dugulako seinale.

Igor Goitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.