HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 29

Aldi hartan, Jesusek esan zuen: «Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsuei eta burutsuei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Bai, Aita, hala izan duzu gogoko. Nire Aitak dena eman dit, eta ez du inork Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere, Semeak baizik, eta Semeak agertu nahi dionak baizik. Zatozte nigana nekatu eta zamatu guztiok, eta Nik arinduko zaituztet. Hartzazue nire uztarria eta ikasi nigandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz, eta aurkituko duzue zeuen arimentzako atsedena. Nire uztarria leuna baita, eta nire zama arina».

Mateo 11, 25-30.

Jesus dugu Jainkoarenganako bidea. Hori da gure sinesmenaren ezaugarririk nagusiena, sinesten duguneko pertsona hori bera bidea dugula. Ez edonolako bidea baina. Jesus, bere burua guztiz apalduta, gure arteko bat egin ez ezik, behartsu eta baztertuekiko guztizko errukia erakutsi ez ezik, beraietako bat ere bilakatu zen, apaletan apal. Ezin beheragotik hasi zen, behetik bestetik ezin daitekeelako gizadi guztia besarkatu. Behetik gora dena ikus daiteke; goitik behera, aldiz, nekez.

Jesusengan, hortaz, aurkitu behar ditugu gure zinezko bake eta lasaitua. Ezin errealagotzat, garrantzi ezin handiagokotzat jotzen ditugun eguneroko kezkek eta gurariek maiz askotan geure buruak sorgortzen baino ez dituzte, eta zin-zinez geure existentziari, geure bizitzari, eskaini beharreko arretatik aldenarazten. Guztiz bestela arituz gero, eta Jesus geure bizitzen erdigunean jarriz gero, beti gerotik gerora aintzat hartu gabe dugun bizitzarekiko ardura hori arina egingo zaigu, eramangarri eta benetako bake-iturri.

Igor Goitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.