Pazko garaia ospatzen ari gara. Zer ospatzen dugu Pazkoan?
Piztueraz hitz egiten dugu eta esaten digute gure fedearen funtsezko mamia dela.
Jesusen gertuko jarraitzaile batzuek bizi izan zutena, hilobi hutsaren esperientzia, azaltzen digute. Gertakari horrek Jesus bizi dela adierazten digu eta horrela aldarrikatzen dugu apostoluen kredoan, non haragiaren piztueran sinesten dugula aitortzen dugun.
Posible da kontzeptu bakartzat hartzen ditugun adiera ezberdinak nahasten aritzea, hain zuzen ere, bizitzaren kontzeptua, kontuan hartu gabe badagoela bizitza biologikoa (grekozko bios hitzetik datorrena) eta horren bidez sortzen eta hiltzen garela; eta Jainkoaren BIZITZA (grekozko zoé), Jesusek lortu eta eman zuena hil aurretik. Horregatik heriotza biologikoaren osteko berpizteaz ari gara, eta bizitza biologikoa (haragiarena) Jesusek eta ebanjelioek aipatzen diguten behin betiko BIZITZAtzat ulertzen dugu.
Ezin da BIZITZArik izan, lehenago ez bada heriotzarik. Heriotza hori da onartzeko prest ez gauden eskakizuna. “Bene-benetan diotsuet: gari-alea, lurrean sartu eta hiltzen ez bada, bera bakarrik gelditzen da; hiltzen bada, ordea, fruitu asko ematen du” (Jn 12 – 24) .
Jesusek esaten digunean (Lk 9 – 60): “utzi hildakoei beren hildakoak lurperatzen“, argi dago hildakoen bi kontzeptu desberdin aipatzen ari dela.
Jesusek hitz egiten digunean (Jn 14 – 6) “Neu naiz bidea, egia eta bizia “, ez da bios kontzeptuaz ari, zoekontzeptuaz baizik, BIZITZA behin betikoa, BIZITZA Jainkoarengan, Jainkoarengandik eta Jainkoarentzat.
Pertsona batek, Jesusek aurkitu zuen bezala, Jainkoa bere izatearen sakonenean aurkitzen badu eta esperientzia hori bere existentziaren ardatz eragilea izan dadin zabaltzen badu, behin betiko BIZITZAra berpiztea gertatzen da, benetako berpiztea, zaindu beharko dugun zerbait: (Mt 26, 41) “Zaudete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko; gogoz gartsu izan arren, ahula baita gizakia”
Gonbidapena, beraz, bizitzara da, BIZITZAK ematen duen argira (Jn 8, 12) “Neu naiz munduarentzat argia; niri jarraitzen didana ez da ilunpetan ibiliko, bizia ematen duen argia izango du”.
Oso iradokiorra, zer pentsatua ematen du…