HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 9

Aldi hartan, Jesusek esan zion Nikodemori: «Berriro jaio behar duzue. Haizeak edonondik jotzen du, eta entzuten duzu haren hotsa, baina ez dakizu nondik datorren, ez nora doan. Gauza bera gertatzen da Espiritutik jaio denarekin». Nikodemok galdetu zion: «Nola gerta daiteke hori?». Jesusek erantzun: «Zu maisu zara Israelen eta ez dakizu hori? Egi-egiaz diotsut: Guk dakiguna esaten dugu eta ikusi duguna aitortzen; baina zuek ez duzue gure aitormena onartzen. Nik lurreko gauzak esatean sinesten ez baduzue, nola sinetsiko didazue zerukoak esatean? Ez da inor zerura igo zerutik jaitsi zena baizik, Gizonaren Semea. Eta Moisesek basamortuan brontzezko sugea altxatu zuen bezala, hala izan behar du altxatua Gizonaren Semeak, harengan sinesten duten guztiek betiko bizia izan dezaten».

Joan 3, 7b-15.

Gizonaren Semean altxatua izan zen, baina ez gizakien erara; ez zuen ez botereak, ez ospeak, ez aberastasunak altxatu. Guztiz bestelakoa erakusten digu Jainkoak; benetan altxatzen gaituena maitasuna da. Benetako maitasuna bizitzaren sortzailea da, nahiz eta Jesusen bizitza altxatua izan zen gurutzean amaitzen dela dirudi. Maitasunezko sufrimenduak, kontraesana dirudien arren, bizitza dakar.

Eta horretan ari da Nikodemorekin, berriro jaio behar duela esanez. Guztioi dagokigu berriro jaiotzea maitasunean altxatuak izateko; Jainkoa eta lagun-hurkoa maitatuz bizitza berritzen dugu. Gaurkoan zure begirada aztertzera gonbidatzen zaitut; nolakoa da bera? Maitasunez betetako begirada duzu, edota ta nahiago duzu ospeari, botereari edo aberastasunari begiratu?

Jainkoa lagun deskubritu dezagun konpromisurik gabeko maitasunik ez dela existitzen; doako konpromisoa da Jesusen bizitzak erakusten duen bidea, berriro jaiotzean jarraitu behar dugun bidea maitasunean altxatuak izateko.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude