Zer da jakinduria? (Jn 3, 1-10)

2024 Api 1

Zein politak Jesusen irakaspenak!

Benetan, txundigarria da Jesusen jakinduria.

Nork lortuko du bizitzaren sekretu ezkutu horiek ezagutzea?

Erlijio guztiak, filosofia guztiak, garai eta kultura guztietako jakintsuak biziaren ulerpen sakon horren irrikan egon dira, irrikan daude.

Nikodemo aditua da, judu tradizioaren goi mailan eskolatua. Hala ere, ilunetan dabil, ondo baitaki bere jakinduria guztia lausoa dela eta ez dela gauza haren desira asetzeko.

Goi mailako jakinduria horretan, umila da Nikodemo; jakinduriaren egarriak umil egin du. Badaki giza adimenak, antzinako eta garaiko testuak ulertzeko etengabeko esfortzuak ez duela asebetetzen barneko egarria. Biziaren sekretuak ihes egiten dio, nonbait.

Egarriak Jesusengana eraman du Nikodemo: zelako jakinduria maisu horrena!

Ausarta da Nikodemoaren beharra, garaiko tabuen eta hesien gainetik pasatzerainokoa.

Gauez joan da Jesusengana eta zinez aitortu dio haren jakinduriak liluratuta dagoela: gehiago jakin nahi du, gehiago ikasi.

Baina, ematen du Nikodemo gidatzen duen jakinduriaren egarriak ez duela Jesus liluratzen, ez duela Jesusen interesa pizten. Bitxia da jakindurian oinarritutako topaketa hori.

Paulok dioen bezala, gurutzearen jakinduria zorakeria da giza jakinduriaren bila ari direnentzat (1 Kor 1, 23).

Agidanez, ahula eta hauskorra da giza jakinduriaren bila ari den (Jesusi) jarraitzea.

Teologo gizajoak! 

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude