Lexikoaren arabera, badirudi euskal urte zaharrak, urtaro bi bakarrik zeuzkala: uda eta negu. Baina Kristo aurreko 46ko kalendario Julianoak lau urtarotan eratu zuen: solstizio bi, ekinokzio bi eta hamabi hilabete. Euskaldunok, uda, hirukoiztu egin genuen: udaberri, uda eta udazken jarriaz eta hamabi hilabeteak geure kulturara egokitu. Solstizioak, ekain eta abenduaren 21ean dira, eta ekinokzioak, martxo eta iralaren 21ean. Ekinokziotariko bat marti edo martxokoa da. Nondik datorren eta zer esan nahi duen ekinokzio hitzak? Ba, aiko. Ekinokzio, hitza konposatua da eta latinetik hartu dugu. Latinean: aequus=bardin, eta nox-noctis= gaua, eta hitz biak lotzetik: aequinoctium = equinoccio, gazteleraz eta ekinokzio, euskeraz, hau da, hamabina ordu egunak eta gauak. Erroma zaharrean, martian hasten zen urtea. (Martius, Aprilis, Maius, Junius, Quinctilis, Sextilis, September, October, November, December). Julio Caesarrrek “ quintilis” hilabeteari bere izena jarri zion eta gero beste hainbeste Augustok “ sextilis” hilabateari. Kalendario Julianoren azkenengo hilabetea, etimologiaz, decem= hamar + imber= euria, hau da hamargarren hilabetea, baina gaurko egutegian, hamabigarrena dugu. Euskeraz, azkenengo hilabeteari, abendua, deritzagu, kristau aroko “ adventus “ hitzetik hartua. Gerora, 1582an Gregorio XIII. Aita Santuak gaurkotu egin zuen kalendario Julianoa, hamar eguneko saltuaz. “ Panta rei”!
Bitxikeria modura, interesgarria da ikustea herriz herri nola esaten zaion urtaro bakoitzari.
Badira, izan, uda ardatz hartze horrekiko salbuespenak. Hala, “bedats” Zuberoan udaberriari esateko, edo “larrazken” ekialdeko eremu handi batean, udazkena izendatzeko, “primadera” bezalako maileguez gain, jakina.
-Negua: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ehha&view=frontpage&Itemid=466&lang=eu&mapa=280
-Udaberria: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ehha&view=frontpage&Itemid=466&lang=eu&mapa=281
-Uda: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ehha&view=frontpage&Itemid=466&lang=eu&mapa=278
-Udazkena: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ehha&view=frontpage&Itemid=466&lang=eu&mapa=279.