HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapenaMartxoak 9
Aldi hartan, parabola hau esan zien Jesusek beren buruak zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten zituzten batzuei: «Bi gizon igo ziren tenplura otoitz egitera, bata fariseua eta bestea zergalaria. Fariseuak, zutik, honela egiten zuen otoitz bere barruan: “Eskerrak ematen dizkizut, ene Jainko, besteak bezalakoa ez naizelako: lapur, gaizkile, adulteriogile; ezta horrako zergalari hori bezalakoa ere. Astean bitan egiten dut barau, eta ditudan guztien hamarrenak ematen ditut”. Zergalaria, berriz, urruti gelditurik, ez zen begiak zerura jasotzera ere ausartzen, baizik eta bular joka ari zen, esanez: “Ene Jainko, erruki zakizkio bekatari honi!”. Hara zer diotsuedan: azkeneko hau Jainkoarekin adiskideturik itzuli zen etxera; bestea, berriz, ez. Izan ere, bere burua goratzen duena beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena goratu».
Lukas 18, 1-14.
Sinestunok izan dezakegun tentazio bat seguru sentitzearena da. Jesusi jarraitzeko dugun gogoak, fedea koherentziaz bizitzeko gure ahaleginek eta, are gehiago, denbora eta baliabideak eskaintzen ditugun konpromiso eskuzabalek seguru eta beste batzuk baino hobeto sentitzera eraman gaitzakete.
San Lucasek, parabola besteak mespretxatuz bere burua bidezkotzat jotzen dutenei zuzentzen zaiela esanez hasten du pasartea. Jesusek parabolaren bidez esaten digu otoitz egiteak ez gaituela Jainkoaren aurrean justifikatzen, baizik eta otoitz egiteko daukagun jarrera zintzo eta apala dela salbatzen gaituena. Fariseua ez da zintzoa Jainkoarekin, bere buruarekin ere ez delako.
Jesusen jarraitzailearen otoitzak bere izatearen sakontasunetik jaio behar du, orduan jabetzen baita Jainkoaren errukiak bakarrik lagun diezaiokeela. Fariseua bezala, bere indarretatik seguru dabilena ezin da salbatu, ez Jainkoak salbatu nahi ez duelako, baizik eta ezin delako salbatu bere burua baita erdian jartzen duena eta ez Jainkoa. Gaur gure bihotzak umilak eta zintzo bihurtzeko eskatzeko eguna da.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments