HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapenaMartxoak 3
Aldi hartan, hurbil zen juduen Pazko-jaia, eta Jesus Jerusalemera igo zen. Tenpluan idi-, ardi- eta uso-saltzaileak aurkitu zituen, eta diru-trukatzaileak han eserita. Jesusek, lokarriz zartailua eginik, bota egin zituen denak tenplutik, baita ardiak eta idiak ere, eta tratularien diruak sakabanatu eta mahaiak irauli zituen. Uso-saltzaileei esan zien: «Ken horiek hortik! Ez bihurtu azoka-etxe nire Aitaren etxea». Ikasleak idatzirik dagoenaz gogoratu ziren: «Zure tenpluaren maiteminak sutuko nau». Orduan juduek galdetu zioten: «Zer ezaugarri ematen diguzu hori egiteko?». Jesusek erantzun zien: «Desegin ezazue tenplu hau, eta hiru egunean jasoko dut». Juduek erantzun zioten: «Berrogeita sei urte behar izan ziren tenplu hau eraikitzeko, eta Zuk hiru egunean jasoko duzula?». Hura, ordea, bere gorputzaren tenpluaz ari zen. Hilen artetik berpiztu zenean, gogoratu ziren ikasleak esandako honetaz, eta sinetsi zuten Liburu Santuetan eta Jesusek esandako hitzean. Pazko-jaian Jerusalemen egon zen bitartean, askok sinetsi zuen Jesusengan, egiten zituen ezaugarriak ikusita. Jesus bera, ordea, ez zen haietaz fidatzen, denak ezagutzen baitzituen; ez zuen hark gizakiaren berri inork eman beharrik, ongi ezagutzen baitzuen gizakiaren barruan dagoena.
Joan 2, 13-25.
Pasarte honetan, Jesus zeharo suminduta azaltzen da. Une horretan, Tenpluan ikusten duena Jainko-Aitarekin egoteko lekutik zeharo urruntzen da, negozioak egiteko, norbere interesak asetzeko leku bilakatu da.
Jesusek zera adierazten digu, Jainkoaren harremana ez dela salmenta bat eta eraikuntzak ezin direla negozioak egiteko erabili.
Berak egin zuen moduan, gaur egun, kristau elkarteok dei berezi bat dugu: Pertsona guztiak “Aitaren Etxean” sentiaraztea, inklusiboak izatea, babesik ez dutenentzat leku segurua eskaintzea, zeren, gizaki bakoitza, Jainkoaren tenplua baikara.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments